Plastikozko piezen fabrikazioa injekzio bidez

SAIPLAST

Saiplast familia-jatorriko enpresa da, eta bi hamarkada baino gehiago daramatza injekzio bidez landutako plastikozko piezen fabrikatzaile gisa kalitateko zerbitzua eskaintzen. Plastikozko neurriko piezen produkzioan dugun esperientziari eta produkzioan jartzen dugun arretari esker, erreferentzia bihurtu gara plastikoaren injekzioan Gipuzkoan, eta sektore askotako bezeroentzat lan egiten dugu.

Saiplasten, bi hamarkada baino gehiago daramatzagu injekzio bidez landutako plastikozko piezen fabrikatzaile gisa kalitateko zerbitzua eskaintzen
Zerbitzu integrala injekzio bidez landutako plastikozko piezen fabrikatzaile gisa

Saiplasten, zerbitzu integrala eskaintzen dugu injekzio bidez landutako plastikozko piezen fabrikazioan, eta modu pertsonalizatuan aztertzen dugu proiektu bakoitza (materialak, beharrezkoak diren gehigarriak, molde-ingeniaritzarik egokiena eta abar). Eta, hori guztia, injekzio bidez landutako plastikozko piezen fabrikazioan “giltza eskuan” moduko zerbitzu bat eskaintzeko helburuarekin.

Produkzio-baliabideak

Lagunduko al dizugu plastikozko piezen produkzioan?

Gure bezeroei kalitaterik handieneko plastikozko piezak eskaintzeko konpromisoa dugu;
horregatik, gure produkzioak UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren ziurtagiria du.

Gure piezak produzitzeko erabiltzen ditugun materialak berrerabilgarriak eta birziklagarriak dira

Eko konpromisoa

Gure lan-filosofiaren beste gakoetako bat jasangarritasunarekin dugun konpromisoa eta gure ingurunearekiko errespetua da, zalantzarik gabe. Gure piezak produzitzeko erabiltzen ditugun materialak berrerabilgarriak eta birziklagarriak dira. Horri esker, neurririk handienean murriztu ditzakegu sortzen ditugun hondakinak.

“GURE PRODUKZIOAREN EFIZIENTZIAK ZUZENEKO ERAGINA DU
INGURUMENAREKIN DUGUN KONPROMISOAN.”

Gure piezak produzitzeko erabiltzen ditugun materialak berrerabilgarriak eta birziklagarriak dira